Aurrekoan curriculumak ikusten egon ginen, nabarmenduz curriculum ezkutua. Argazki eta bideo batzuk ikusi genituen. Argazki horiek curriculum ezkutuaren mezuak zituzten eta bideoek ere. Taldeetan elkartu ginen eta argazki eta bideoen inguruan hitz egin genuen eta amaieran argazki batzuk aukeratu genituen eta komentatu egin genituen. Hona hemen guri gehien harritu gintuena:
Argazki honetan mutil bat ikusi dezakegu irakasleari kexaka "¿cómo quiere que nos guste su asignatura si a usted no le gustamos nosotros?" hemen argi ikus daiteke mezua irakasleak haurrak ez ditu gogoko eta irakasgaia gogorik gabe azaltzen du, horrek ikasleei gogo eta motibazio eza eragiten die eta ondorioz ikasleek ez dute ezer ikasten eta irakasgaia ez dute gustoko.
Hemen mezua erraz ikus daiteke arbelean ikus daiteke idatzita "el ordenador electronico es muy util para la enseñanza" baina beraiek ikasten dabiltzan bitartean ez dute ordenagailurik erabiltzen.
Hau aldizkari bateko iragarki bat da kolonia bat saltzeko helburuarekin nahiz eta testurik ez egon mezu izkutua argi ikus daiteke: kolonia hori erosita nahi duzun emakume haina izango duzu zure menpe, eta lau gizon "dominante" ikus daitezske eta emakume bat "dominatua" honek matxismo handia erakusten du.
Hemen ikasitako curriculum ezkutua ikus daiteke arbelean haurra idazten ari dena zera da: "no debo ser violento en la escuela". Baina haurra hori idazten ari den bitartean irakasleak pistola batekin mehatxatzen du. hau da irakaslearen helburua da haurrak agresibo ez izaten ikastea baina era berean irakaslea berarekin agresibo izaten ari da beraz haurrak ez du ezer ikasiko, irakaslea baitu eredu bezala.
Horretaz gain hainbat bideo ere ikusi genituen:
Hurrengo bideo hauetan ikus daiteke etxeko lanak (garbiketa...) egiteko zerikusia duten produktuak saltzen dituztela. Iragarki hauetan Emakumea da nagusi eta hor matxismoa nabarmentzen da.
Hurrengo bideo hauetan kotxeak saltzeko intentzioa dute, hemen ere matxismoa ikus daiteke izan ere iragarki guztietan gidariak gizonezkoak dira eta emakumezkoak etxean agertzen dira.
Bideo hau lehen ikusi dugun argazkiarekin lotuta dago desodorante bat saltzen ari dira eta gizonezkoak desodorantea botatzean emakumeak bere menpe geratuko direla erakusten digu, hona hemen Axe-ko iragarkiak:
Eta azkenik hona hemen egunero ikus daitezkeen micromatxismoak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina