2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

HAURTZAROKO ESPERIENTZIAK

   Klase honetan bakoitzak bere haurtzaroko esperientziak gogorazten dizkion objetuak eraman ditu klasera eta hamar minutu inguru hitz egiten ibili ondoren hausnarketa egiten ibili gara bakoitzarentzat ze balio zuen objetuak, zer ikasi zuen eta zein balio duen ikastikaoaren inguruan , eta honako hauek izan dira gure objektuak eta ikasitakoa:



     Eneritzek, bi urterekin oparitu zioten panpinazko txakur hau ekarri du. Txikitatik berekin egon den objektua da eta hau hautatzearen arrazoi nagusienetarikoa txikitatik gorde duen gauza bakarra dela eta estimu handia diola dira. Panpinazko txakur honekin gauza ugari ikasi zituen. Besteak beste, rolak hartzen ikasi zuen (txakurraren jabe den helduaren papera hartu eta paseatzera eraman), jarrera ezberdinak imitatzen baitzituen. Panpinarekin hitz egiten zuen eta barrenak askatzen zituen. Honek, etorkizunean eragin nabarmena izan zuen; izan ere, sozializatzeko erraztasuna izan du eta jarrera ezberdinak hartzerako orduan lagundu egin dio. Horretaz gain, laguntasunaren kontzeptua ezagutzeko balio izan zion.





    Lidek, bost urterekin klasean egindako eskulan bat ekarri digu. Honako hau dantzako zapatilak eramateko zaku bat da, eta bere kabuz josi zuen ikastolan bertan. Hasiera batean bi objekturen artean aukeratzeko zalantza izan zuen, txupetea eta zakuaren artean. Zakua hartzea erabaki du azkenean, esperientziaz hobeto oroitzen baita. zaku honen bitartez eskulanak egiteko motibazioa piztu zitzaion, eta horretaz gain eskuekin trebetasun handiagoa lortu zuen. Honek positiboki eragin zuen bere garapenean, izan ere horren bitartez josten ikasi zuen; ez bakarrik zakua, baita gauza gehiago ere eta geroz eta zailtasun handiagoa dituzten gauzak josten ikasten joan da. Horretaz gain, motrizitatea lantzen lagundu zion eta baita lateralitatea ere.


   
   Juneren ahizpak tarrañolak jotzeko ohitura zuenez eta Junek arratsaldero jotzen ikusten zuenez, ikasteko gogoa sortu eta jotzen hasi zen. Bere hitzetan “nire ahizparekin bizitako sentimendu eta momentuak etortzen zaizkit burura jotzen dudan bakoitzean”. Horregatik hautatu du objektu hau gelara ekartzeko, izan ere oso sentimenezko objektua baita. Lehenengo jotzen ikasi zuen instrumentua da, bere ahizparen bitartez; musikaren inguruan kontzeptuak ikasi zituen eta musikarekiko zaletasuna piztu zitzaion. Esan beharra dago etorkizunarekiko izan duen eragin positiboa, izan ere musikaren ezagutza zabala du eta gaur egun oraindik ere musikarekiko zaletasun handia izaten jarraitzen du.


     Merienda zakua eta txikitako panpin gustukoena ekarri ditu gaurkoan Ilargik klasera. Bi objektuak bat balira bezala elkartzearen arrazoia hurrengoa da: “Merienda ikastolara eramaten nuenean, panpina nirekin eramaten nuen. Eta merienda jaten nuenean, berarekin partekatzen nuen”. Oroitzapen hau dela eta, Ilargik objektu hau ekartzea aukeratu du. Kasu honetan, Ilargik txikitatik ikasi du eskuzabala izaten, baita objektuak ondo zaintzen ere; meriendaren ordua iristen zenean, berak bazekien konpainia ezin hobeaz gozatuko zuela. Ikus daitekeen bezala honek eragin ona izan zuen gaur egunera eta etorkizunera begira.

    Esandako guztia laburtzeko esan haur hezkuntza oso garai garrantzitsua dela guztiontzat eta garai horretan garrantzitsuak diren zenbait ezaugarri barneratzen direla. Honako ezaugarriak, ezagutzak, objetuen erabilerak eta sormena lirateke besteak beste.

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina